libro Gizarte segurantzaren lege orokorra. ley general de la seguridad social

Gizarte segurantzaren lege orokorra. ley general de la seguridad social

Aitor bengoetxea alkorta

Gizarte segurantzaren lege orokorra. ley general de la seguridad social es un libro escrito por Aitor bengoetxea alkorta tiene un total de 512 páginas , identificado con ISBN 9788498604559 Gizarte segurantzaren lege orokorra. ley general de la seguridad social se publicó en el año 2010




Ficha Técnica

  • Título: Gizarte segurantzaren lege orokorra. ley general de la seguridad social
  • Autor: Aitor bengoetxea alkorta
  • Publicación: 2010
  • Editorial: Universidad del pais vasco
  • Género: Derecho
  • Isbn: 9788498604559
  • Páginas: 512
  • Encuadernación: Tapa blanda



Resumen

Populazioaren zahartzea dela eta, gehienbat, eraso ugari jasaten ditu gizarte-segurantzak, gehiegizko kostu ekonomikoa delakoan, pasiboak aktiboen eta enpresen kontura aritzea jasangarria ez delakoan. Egia da gastu gehiena erretiro-pentsioek eragiten dutela, eta erretiratuen proportzioa asko igoz gero, langileen kopurua jaitsiz, sistema teknikoki jasangaitza izatera hel daitekeela. Baina komeni da elementu teknikoak eta ideologikoak bereiztea. Egia da populazioa zahartzen ari dela, eta teknikoki arazo erabakigarria izan litekeen arren, arazo horri irtenbidea bilatzea posible da, aldaketak garaiz aurreikusiz. Pentsiodunen eta kotizatzaileen arteko ratioen bilakaera aurreikusiz, neurriak har daitezke, sistemaren osasunari eusteko: kotizazioak berrikusi eta kopurua igo, prestazioen baldintzak berraztertu eta jaistea lortu, edo diru publikoa bideratu Gizarte Segurantzara. Sarritan, Gizarte Segurantzak jasaten dituen kritikak ez dira tekniko-objektiboak, ideologiko-ekonomikoak baizik. Gizarte Segurantzaren logikan dagoen elkartasunari gehiegizkoa deritzote batzuek, eta indibidualismoa bultzatzea nahiago dute, horrek dakarren grina indibidual eta lehiakortasunarekin. Estatuak babesa eskaini beharrean, norbera borroka dadila bere interesen alde, aldamenekoaren aurka bada ere. Sistema publikoaren ordez, aseguru-sistema pribatuak. Pribatizazioa. Gizarte-segurantza pribatizatzeko saioek Hego Amerikan izan dute beren antzeztoki nagusia. Pinocheten diktadurapeko Txilen gertatu zen saio nagusia, 1980ko hamarkadaren hasieran. Legez, estatuak kudeaturiko eta elkartasunean oinarrituriko banaketasistematik, kapitalizazio-sistemara pasatu zen. Ez dago aktibo/pasibo elkartasunik, eta nork bere segurtasuna finantzatzen du, kontu indibidualetan. Kotizazioak ez doaz kutxa publiko batera, finantza-entitate pribatuetara baizik. Eztabaida horiek zilegi diren arren, gizarte-estatu izena merezi ahal izateko, gizarte-estatu izan behar da. Eta, ahal duen neurrian, sistema akastun baten bitartez bada ere, herritarren segurtasun ekonomikoaren ardura bere gain hartzen ez duen estatuak merezi al du gizarte-estatu izena?<


Opiniones del libro "Gizarte segurantzaren lege orokorra. ley general de la seguridad social "


Escribe tu comentario

Calificación:

Debe completar el campo reCaptcha correctamente